AEBek konpromisoa dute «Txina bakarraren» politikarekin

AEBetako eta Txinako Defentsa ministroek Asia-Pazifikoan dituzten harremanak izan dituzte hizpide

Austin (ezkerrean) eta Wei (eskuinean), atzo, Singapurren. EFE.
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
SINGAPUR. Pekinek ez du aitortzen Taiwanen subiranotasuna, eta iruditzen zaio hegoaldean duen uhartea Txinaren parte dela. Horregatik, Wei Fenghe Txinako Defentsa ministroak«Txina bakarraren» printzipioa defendatu zuen atzo, AEBetako bere homologo Lloyd Austinen aurrean. AEBetako Defentsa Departamentuak ohar batean adierazi zuenez, Lloydek esan zion Weiri konpromisoa duela «Txina bakarraren» politikarekin.

Bi ministroak atzo bildu ziren lehenengoz aurrez aurre, Asia hegoaldeko segurtasunari buruz Singapurren egindako goi bileraren barruan hauspotutako aldebiko bilkura batean. Biek azaldu zuten Asia-Pazifikoan harremanak hobetu nahi dituztela, baina bakoitzak bereari eutsi zion ondorengo adierazpenetan. AEBek ez zuten esan ez dutenik jarraituko Taiwani armak ematen, eta, CCTV Txinako telebistak jaso zuenez, Weik ohartarazi zuen Taiwanek independentzia lortzeko edozein saiakera «birrinduko» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.