Gipuzkoako Aldundiak arau berria egin du AT sistemarako

Epaitegiek aurreko bidesariak indargabetu ostean, arau berria «ardura politikoagatik» egin du diputazioak

2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA.A-15 eta N-1 errepideetan kamioi garraioari bidesariak ezartzeko arau berria aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak AT sistemarentzako aurreko araua indargabetu ostean —Gipuzkoaz kanpoko garraiolariak diskriminatzen zituelako—, epaia errekurritu egin zuen Aldundiak, ados ez zegoelako. Hala ere, helegitearen emaitzaren zain egon gabe, beste arau bat egitea erabaki du orain «ardura politikoagatik. Ez dakigu helegitearen ebazpena noiz aterako den eta nolakoa izango den, eta horregatik kanona kobratuko dela ziurtatuko duen araua legealdi honetan onartzeko beharra ikusi dugu». Aldundiaren arabera, arau berriarekin diskriminazioari buruzko edozein interpretazio saihestuko da. Luzatu egingo da Andoaingo arkuak kobratzen duen tarteko zatia, 5,37 kilometroraino. Irungo arkua baliogabetu egingo da eta Astigarragan beste bat altxako da 3,19 kilometrora murrizten den tartea kobratzeko.

EH Bilduren ustez, arau berriarekin Aldundiak de facto onartzen du epaia eta bidesariak kobratzen jarraitzea hamabi milioi euroko zuloa eragin dezakeela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.