Gipuzkoako Aldundiak arau berria egin du AT sistemarako

Epaitegiek aurreko bidesariak indargabetu ostean, arau berria «ardura politikoagatik» egin du diputazioak

Berria -

2018ko irailak 14
DONOSTIA. A-15 eta N-1 errepideetan kamioi garraioari bidesariak ezartzeko arau berria aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak AT sistemarentzako aurreko araua indargabetu ostean —Gipuzkoaz kanpoko garraiolariak diskriminatzen zituelako—, epaia errekurritu egin zuen Aldundiak, ados ez zegoelako. Hala ere, helegitearen emaitzaren zain egon gabe, beste arau bat egitea erabaki du orain «ardura politikoagatik. Ez dakigu helegitearen ebazpena noiz aterako den eta nolakoa izango den, eta horregatik kanona kobratuko dela ziurtatuko duen araua legealdi honetan onartzeko beharra ikusi dugu». Aldundiaren arabera, arau berriarekin diskriminazioari buruzko edozein interpretazio saihestuko da. Luzatu egingo da Andoaingo arkuak kobratzen duen tarteko zatia, 5,37 kilometroraino. Irungo arkua baliogabetu egingo da eta Astigarragan beste bat altxako da 3,19 kilometrora murrizten den tartea kobratzeko.

EH Bilduren ustez, arau berriarekin Aldundiak de facto onartzen du epaia eta bidesariak kobratzen jarraitzea hamabi milioi euroko zuloa eragin dezakeela ohartarazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna