FVEMek eskaintza hobetu du Bizkaiko metalean

2019ko urriaren 31
00:00
Entzun
BILBO. Greba hotsak apaldu dira Bizkaiko metalgintzan. Ordu eta erdiko bilera egin zuten atzo sindikatuek eta FVEM patronalak, LHK Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan. Negoziazioa azaroaren 7an eta 11n jarraitzea hitzartu zuten.

Ordura arte, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk aztertu egingo dute patronalaren azken proposamena. Aurrekoa baino hobea dela onartu dute, nahiz eta oraindik haiek maiatzaren 10ean aurkeztu zuten proposamen bateratutik «urrun» ikusten duten. Besteak beste, FVEMek puntu erdi handitu du soldata igoera. Euskal Herriko lan hitzarmen handiena da Bizkaiko metalgintzarena, 55.000 langileri eragiten baitie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.