Albistea entzun

«Lan esplotazioa» salatu du LABek Donostian

LABeko kideak, Sernaren atarian.
LABeko kideak, Sernaren atarian. LAB Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko urtarrilak 28

DONOSTIA. LAB sindikatuak protesta egin zuen atzo goizean Donostiako Serna tabernaren atarian. Izan ere, aste hasieran ostalaritzako hiru enpresaburu atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Gizarte Segurantzari 80.000 euroko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotatzeagatik. Hala, LABek lan baldintza duinak aldarrikatu ditu langile guztientzat. Gipuzkoako ostalaritzan prekarizazio handia dagoela salatu du sindikatuak, eta gehitu dute hitzarmen kolektibo bat ez egoteak egoera gehiago larritzen duela. Izan ere, azken hitzarmen kolektiboa 2010ean iraungi zen, eta ez da besterik sinatu ordutik. Gipuzkoako Ostalarien Elkartea jo dute egoera horren erantzule nagusitzat.

21 langileak Donostiako Parte Zaharreko Senra izeneko bi tabernatan esplotatzen zituzten. Antza, hamabi ordu egiten zuten lan egunean, astelehenetik igandera, eta 1.068 euro kobratzen. Egoera zailean zeuden migratzaileak erakartzen zituzten lanerako, paperak lortzen lagunduko zietela esanda.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haurrak tipulak jasotzeko lanetan, Weld Countyn, Coloradon. ©#BARRA_ABILDUA#CHILDLABORCLC / TWITTTER

LANGILE FALTAN, HAURRA LANABES

Maddi Iztueta Olano

Parkeetan topatu dute AEB Ameriketako Estatu Batuek langile faltaren irtenbidea; adingabeak lanean jarri nahi dituzte hainbat estatutan. Besteak beste, Iowan aurkeztutako lege proiektu batek baimenduko luke 14 urtetik gorako haurrek eraikuntzan lan egitea.
Haur migratzaileak Donnan (Texas), AEBetara iritsi berritan. ©DARIO LOPEZ-MILLS / EFE

Ametsen lurra amesgaizto bihurtu da

M.I.O.

Azken urtean 130.000 haur migratzaile iritsi dira beren kabuz AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Horietatik bi heren lanean hasten dira iritsi eta berehala.
VWen lantegia, Nafarroako handiena, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Enpresen irabazia soldatapekoen errenta halako bi handitu da

Iker Aranburu

Nafarroan, %13,7 handitu zen iaz esplotazio soberakina, eta %6 langileei ordaindutakoa. Nafarroako BPGa %4,3 hazi zen iaz. Ostalaritzaren ekarpena nabarmendu du Nastatek

Auto baten ihes hodia ©JULIAN STRATENSCHULTE (Efe)

Erregai sintetikoak, debekutik kanpo

Jokin Sagarzazu

Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...