ZUZENDARIARI

Eskarrik anitx

Txus Perez Artutx.
2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Joan den neskanegunean (larunbatean), irailak bat, Pirinioetako Bidankoze herrian, oso omenaldi polita eta garrantzitsua eman zioten Mariano Mendigatxa Ornat herritarrari bere heriotzatik ehungarren urteurrenean. Mendigatxa, Bidankozen jaioa eta hila, Erronkariko euskararen (uskara) azkeneko jakintsua eta zabaltzailea izan zen eta hil arte saiatu zen horrelako jarrera mantentzen. Tamalez, euskalkia desagertu zen.

Omenaldian herriko jendetza elkartu zen, Marianoren ondorengoak, Bidankozeko alkatea, Euskaltzaindiaren ordezkariak (Andres Urrutia presidentea burlan) eta Erronkarriko ibaxako Julian Gaiarre korua.

Nahiz eta oso txikia izan edo bi ibaxen arteanitota egon, toki bakoitzaren historia berreskuratzea eta gogoratzea gure identitatea eta nortasuna gizarte bezala mantentzea da. Horrekin badakigu non sendatzen den iragana.

Jende askok eman du bere denbora, ilusioa, ahalegina eta gogoa (Barandiaran, Jimeno Jurio, Azkue, Arazuri, Kanpion, besteak beste) pertsonen, tokien eta patrimonioaren kultura belaunaldiz belaunaldi zeharkatzeko, eta saihesteko ahaztean erortzea.

Lerro hauetatik, bihotz-bihotzez eskertu nahi diot pertsona ezezagun bati badaramatzana urte batzuk lan egiten bere gurasoen, aitona-amonen eta zazpi birraitona-birramonen herriko historian, eta prestatu duena omenaldi bat auzokide batentzat, lan eginteagatik bere ama hizkuntza ez hiltzeko.

Mila esker zure lanagatik; jarraitzeagatik sareak botatzen izan gineneko ispiluen bila. Eskarrik anitx, Gotzon!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.