Oroitzapen dosia, gaitza pasatu eta lau astera

2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
MADRIL. Koronabirusaren gaitza pasatu duten 65 urtetik beherako herritarrek diagnostikoa jaso eta lau astera jartzen ahalko dute oroitzapeneko dosia, baldin eta bigarren dosia sei hilabete lehenago hartua badute, betiere. Hala iragarri zuen atzo Espainiako Osasun Ministerioak. Hala, Hego Euskal Herriko 65 urtetik beherako herritarrek, gaitza pasatuz gero, lau astera jartzen ahalko dute oroitzapeneko dosia.

Bestalde, Espainiako Osasun Batzordea aztertzen ari da oroitzapeneko dosia jartzeko epea laburtu ala ez; hain zuzen, dosi hori hiru hilabeteren buruan jarri ahal izatea da asmoa. Ipar Euskal Herrian, jada indarrean da neurria, abendutik hiru hilabetekoa baita txertoaren dosien arteko epea. Haatik, gaitza pasatu duten herritarrek ere hiru hilabete itxaron behar dute oroitzapeneko dosia jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.