Koronabirusa

Hamabost egunez itxiko dute ostalaritza Katalunian

Bartzelonako taberna bat itxita, maiatzean. QUIQUE GARCIA / EFE.
2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Neurri gogorra hartu du Pere Aragones Kataluniako Generalitateko jarduneko presidenteak: hamabost egunez Kataluniako taberna eta jatetxeak itxiko dituzte, eta merkataritza guneetako sarrera erdira mugatuko dute. Neurri horiek gaur gauerdian sartuko lirateke indarrean, eta aurrez Kataluniako Auzitegi Nagusiak babestu beharko du erabakia. Izan ere, Fecasarm ostalaritzako elkarteak azaldu duenez, Generalitateak ostalaritzari ezarri nahi dizkion murrizketen aurkako helegitea jarriko du.

Aragonesek espero du auzitegiak ez duela inongo trabarik jarriko: nabarmendu du neurriak «justifikatuta» daudela. Murrizketa horiekin, tabernek eta jatetxeek ezingo dute euren lokaletan zerbitzurik eskaini. Etxeetarako bidalketa zerbitzua baimendua lukete, hala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.