Koronabirusa

Pentsiodunek uste dute fiskaltza ez dela ofizioz ariko

Pandemiak zahar etxeetan izan duen eraginari buruzko txosten bat eman diote fiskalari

Pentsiodunen elkarretaratzea, atzo, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE.
2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
BILBO. Pentsiodunen mugimendua Carmen Adan EAEko fiskal nagusiarekin bildu zen atzo, eta pandemiak adinekoen egoitzetan izan duen eraginari buruzko txosten bat eman zioten. Bilera amaitzean mugimenduko ordezkariek esan zutenez, uste dute EAEko Fiskaltzak ez duela ofizioz ikertuko adinekoen egoitzetan «anomaliarik edo jokabide arduragaberik» egon ote den. Halere, ziurtatu zutenez, fiskalak esan zien jardun dezaketela pertsona partikularrek edo interesatuek kasu jakinei buruzko salaketa indibidualak jarritakoan.

Horrez gain, pentsiodunen mugimenduak fiskalari eskatu zion eurei jakinarazteko egon ote den «anomaliarik, jokabide arduragaberik edo fiskalak jardutea eragin duen edo eragin dezakeenik».

Pandemia gogor jotzen ari da zahar etxeak. Atzoko datuak dira horren seinale. Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, adinekoen egoitzetako beste lau egoiliar hil dira COVID-19aren ondorioz, eta 212 kutsatuta daude, azken kontaketan baino zazpi gehiago. Gipuzkoako egoitzetan, beste zortzi egoiliar kutsatu dira, eta, guztira, 32 daude gaixorik. Gainera, Tuterako (Nafarroa) egoitza bateko hamar egoiliarrek positibo eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.