AEBek gutxienez 30 zibil hil dituzte Afganistanen, drone batekin erasota

Nangarhar probintzian hildakoen aldeko hileta, atzo. GULAMULLAH HABIBI / EFE.
2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
KABUL. Afganistango Nangarhar probintziako gobernadoreak atzo salatu zuen AEBek gutxienez 30 nekazari hil zituztela drone batekin bonbardatuta, herenegun gauean. Su baten inguruan bilduta zeuden nekazariak erasoa jasan zutenean. Afganistango Defentsa Ministerioak eta AEBetako Gobernuko iturriek erasoa gertatu izana baieztatu zioten Reuters agentziari, baina ez zuten biktima kopururik aipatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.