Europarekin elkarlanean arituko da Biden

2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
MUNICH. Donald Trumpek bere legealdian bultzatutako bakartze politikak amaitu eta EB Europako Batasunarekiko elkarlanera itzultzeko prest agertu zen atzo Joe BidenAEBetako presidentea, Municheko Segurtasunerako Konferentzian egindako agerraldian. «Amerika itzuli egin da. Gaur AEBetako presidente gisa hitz egiten dizuet, nire legealdiaren hasiera den honetan, eta mezu argi bat helarazi nahi dizuet: aliantza transatlantikoa itzuli egin da, eta ez dugu gehiago atzera begiratuko», esan zuen Bidenek, goi bileraren hasiera ekitaldian. Jarraian, eta Bruselari keinu bat eginez, iragarri zuen bertan behera utziko duela Alemaniako tropak erretiratzeko Trumpen agindua.

Bestetik, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Frantziak egindako eskaerei erantzunez, Bidenek aurreratu zuen prest dagoela Iranekiko negoziazio nuklearretara itzultzeko. Trukean, baina, Txinari eta Errusiari «aurre egiteko» laguntza eskatu zion EBri. «Etorkizunera begiratu eta guztiontzako ongizatea bermatzeko garaia da. Ez da nire asmoa gerra hotzeko garaietara itzultzea, baina Txinaren aurkako lehia luze eta gogor bati aurre egiteko prestatu behar dugu», esan zuen.

Bidenek Municheko konferentzian parte hartu zuen egun berean itzuli ziren AEBak Parisko Hitzarmenera ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.