AEBek betoa jarri diote NBEren Jerusalemi buruzko ebazpenari

Israelgo armadako hegazkinek Hamasen hiru eraikin bonbardatu dituzte Gazan, igandeko erasoei erantzunez

2017ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
JERUSALEM. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak bilera izan zuen atzo, Ekialde Hurbileko egoeraz eztabaidatzeko. Egiptok aurkeztuta, kontseiluak ebazpen bat bozkatu zuen, Jerusalem Israelgo hiriburutzat hartzeko erabakian atzera egin dezala eskatzeko AEBetako presidente Donald Trumpi; ordea, ezin izan zuen testua onartu, AEBek betoa ezarri baitzioten. Gainontzeko hamalau kideek alde bozkatu zuten.

Israelen, armadako hegazkinek Hamas mugimendu islamistaren hiru eraikini eraso zieten atzo goizean. Armadaren esanetan, igandean Gazatik Israel hegoaldera jaurtitako bi suziriei emaniko erantzuna da: «Armadak Hamas erakunde terrorista jotzen du ekintza horren erantzuletzat».

Bien bitartean, Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek igandean esan zuen Jerusalem ekialdean enbaxada irekiko duela: «Jada onartu dugu Ekialdeko Jerusalem Palestinako estatuaren hiriburu gisa, baina orain arte ez gara gai izan enbaxada bat irekitzeko, okupatuta baitago, baina, Jainkoaren laguntzaz, irekiko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.