Eskoziak 2020an nahi du bigarren erreferenduma

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
ABERDEEN. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo iragarri zuen datorren urtean Eskoziaren independentziaren inguruko bigarren galdeketa bat egin nahi dutela. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren konferentzia batean eman du albistea, eta adierazi Erresuma Batuko Gobernuari eskaera ofiziala egingo diola. Haren iritziz, gobernuak ez du «eskaerari ezetz esateko arrazoirik».

Brexit-ari dagokionez, baikor agertu ziren atzo Stephen Barclay Erresuma Batuko brexit-erako ministroa eta Leo Varadkar Irlandako lehen ministroa.Barclayk esan zuen «posible» dela akordioa biharko goi bilera baino lehen egitea. Varadkarrek, berriz, «aurrerapen handiak» egin dituztela baieztatu zuen. Bihar eta etzi egingo dute Europako Kontseiluaren bilkura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.