Turkiak ez du kurduekin negoziatuko

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
ANKARA. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Siria iparraldean Turkia egiten ari den eraso militarra defendatu zuen atzo. Argi utzi zuen ez duela «Siriako kurduekin negoziatzeko asmorik». Atzo gauerako armak uzteko eskatu zien kurduei: «Terrorista guztiek armak utzi behar dituzte, euren tranpak suntsitu eta segurtasun gunea utzi». Mike Pence AEBetako presidenteordea gaur iristekoa da Turkiara su-etena negoziatzeko, baina Erdoganek esan du harekin ez dela bilduko. Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluko hamabost kideek lehenengo aldiz ebazpen bat adostu dute, baina erasoaldiaren «ondorioengatik» kezka agertzeko soilik. Bestalde, Siriako armada Raqqan sartu zen atzo, EIren kalifa herriko hiriburu zena eta, orain arte, Siriako Indar Demokratikoek (SFD) kontrolatzen zuten hiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.