Emakume bat labanaz zauritu dute Barakaldon

2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Emakume bati labanaz eraso zioten herenegun gauean Barakaldon (Bizkaia), Gurutzeta auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, genero-indarkeria delitu gisa ikertzen ari dira: Ertzaintza emakumearen mutil lagunaren bila dabil, erasoaren egilea delakoan; herenegun gauetik ihes eginda dago gizona. Biktima, berriz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten: zauri arinak zituen lepo inguruan, eta sendagiria eman zioten gauean. Andreak 27 urte ditu; gizonak, 29, eta, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.

Argitan talde feministak elkarretaratzera deitu du gaurko: 12:30ean batuko dira, Gurutzetako ospitalearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.