Defizitak eta zorrak behera egin dute EBn

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
BRUSELA. Kontu publikoak orekatzen ari dira Europako Batasuneko kideak. Eurostaten arabera, iaz beren kutxetan sartutakoa baino 146.000 milioi euro gehiago gastatu zituzten, hau da, barne produktu gordinaren %1. 2016an %1,6 izanzen defizita. Eurogunean, berriz, defizita %1,5etik %0,9ra jaitsi da. Zorrak, berriz, gorantz egin du eurotan (12,5 bilioira iritsi da EBn), baina behera portzentualki, BPGa baino gutxiago hazi delako. Horrela, %83,3ko zorra zuen EBk 2016an, eta %81,6ra jaitsi zen iaz.

EBren defizitaren zatitik bi heren Frantziari eta Espainiari dagozkio. Lehenak 59.341 milioi euroren zuloa egin zuen, baina, aspaldiko partez, lortu zuen bere defizit publikoa %3ko mugatik behera uztea (%3,4tik %2,6ra jaitsi zen). Mugatik gora geratzen den estatu bakarra da Espainia —%3,1—, defizita 50.401 milioitik 36.223 milioira jaitsi ondoren. Zulo horrek ez dio utzi bere zorra txukuntzen: 1,14 bilioi zor ditu, BPGaren %98,3. Azken lau urteetan bi puntu soilik jan dizkio zorrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.