SDFk «dagokien arduraz jokatzeko» eskatu die AEBei

Siriako kurduen milizien koalizioak Errusiari erran dio argitzeko Turkiari baimenik eman dion Afrini erasotzeko

2018ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
DAMASKO. SDF Siriako Indar Demokratikoek Afringo erasoaldiari buruz ohar bat argitaratu zuten atzo, Turkiak Kurdistango kantoi autonomo horren aurkako ekinaldia hasi zuenetik lehenengoa. Horretan, AEBek EI Estatu Islamikoaren aurka zuzentzen duten koalizioari eskatu diote «dagokion arduraz jokatzeko»; Errusiari, berriz, argitzeko baimenik eman ote dion Turkiari. «Turkia ez litzateke ausartuko gure herriak bonbardatu eta gure haurren kontra sarraskiak egitera, Errusiako Federazioak bere betebehar moralei uko egin eta Afrinen gainean hegan egiteko oniritzia eman ez balio».

Rex Tillerson AEBetako Estatu idazkariak «kezka» agertu zuen, baina, Turkiari ez ezik, kurduen miliziei ere «moderazioa» eskatu zien, eta Ankarari aitortu «terrorismoarengandik babesteko eskubidea». Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak, berriz, Errusiarekin «kontsentsua» dutela esan zuen. Kremlinek ez zuen baieztatu, nahiz eta onartu «harremanak» dituztela. Sotxiko konferentziara «kurduen ordezkaritza bat» gonbidatu du, baina indar nagusiak, PYDk, uko egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.