8.000 tonatik gora antxoa harrapatu dituzte jada

2018ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
GETARIA. Urtero bezala, Getariako (Gipuzkoa) Antxoaren Eguna baliatu zuen Eusko Jaurlaritzak, atzo, antxoa eta berdelaren kanpainen inguruko datuak emateko. Antxoaren kanpainak «hasiera ona» izan duela esan zuen Bittor Orozek, Arrantzako sailburuordeak: «Euskadiko arrantzaleek jadanik 8.000 tona antxoa baino gehiago harrapatu dituzte, kiloaren prezioa 1,42 euroan, batez beste».

Salneurria aurreko urtekoa baino apalagoa da —1,78 euro izan zen iaz—, baina harrapaketak handiagoak dira —6.000 tona izan ziren 2017. urtean—. Oraindik hilabete batzuk falta dira arrantzaldia bukatzeko, eta Orozek espero du «kanpaina amaiera arrakastatsua iragarri ahal izatea».

Bestalde, aurten 11.000 tona berdel arrantzatu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasontziek, eta, batez beste, 0,97 euroan saldu dute kiloa. «Harrapaketak iazkoak baino zertxobait gutxiago izan dira, eta batez besteko salmenta prezioa, berriz, pixka bat handiagoa», azaldu zuen. Iazkoaren paretsu joan da kanpaina, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.