Liverpool izango da Real Madrilen aurkaria finalean

Erroman 4-2 galdu du, baina joanekoan Anfielden lortuko errentari esker, sailkatu egin da Kloppen taldea

Liverpooleko Mane eta Firmino lehen gola ospatzen. ETTORE FERRARI / EFE.
2018ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Liverpool-Real Madril. Horixe izango da hilaren 26an Kieven jokatuko den Txapeldunen Ligako finala. Real Madril herenegun sailkatu zen. Atzo, berriz, Liverpoolek 4-2 galdu zuen Erromaren aurka. Baina joanekoan lortutako errentari esker —5 eta 2 irabazi zuen Anfielden—, hamahiru urte geroago finalean da Jurgen Kloppen taldea.

Bartzelonaren aurkako final-laurdenean bezala, miraria behar zuen Erromak Liverpoolen aurkako kanporaketa altxatzeko. Beranduegi sartu zituen, ordea, hirugarrena eta laugarrena (penaltiz). Nalnggolanek egin zituen 88. eta 93. minutuetan. Baina beranduegi zen. Lehen zatian Liverpoolek sartutako bi golek —Erromak egindako bi akatsengatik lortutakoek —kondenatu zuten Di Francescoren taldea. Baina harro egoteko moduan da. Duintasun handiz esan zion agur txapelketari. Gutxienez, merezitako garaipena lortu zuen atzoko partidan. Izan ere, bigarren zatia goitik behera menderatu zuen, Dzekok gidatuta. Bigarren zati horretan, ez zen ikusi Liverpool erasokorraren arrastorik. Alderantziz.

Liverpoolek hartu zuen aurrea partidan, Manek kontraeraso bat biribildu ostean (9.min). Erromaren berdinketa Milnerrek bere atean sartutako gol bati esker iritsi zen sei minutu geroago, eta atsedenaldira 1-2 iritsi ziren, Wijnaldum buruz ere sartutako gol betekin (26. min). Erromaren bigarren Dzekok sartu zuen, 52.ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.