Osakidetzak web «fidagarri» bat aurkeztu du

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzak webgune berria aurkeztu du. Gaixotasunei, sintomei, tratamenduei eta prebentzioari buruzko informazio «zehatza» emango du, eta helburua da herritarrek orrialde «ez-fidagarriak» kontsultatzeari uztea. Orriko Osasun Eskola atalean dago informazioa eskuragai. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du atari berria «modernoagoa, gertukoagoa eta eskuragarriagoa» dela.

Webguneak «erreferente» ere bilakatu nahi du osasun esparruko kontuetan. Osasun Saileko arduradunek jakinarazi dute informazio «zehatza, erraza eta egiaztatua» ematen duela horretarako. Medikuarekin hitzordua hartzeko edota osasun karpeta kontsultatzeko aukera ere ematen du.

Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau herritarretik batek Interneten bidez jasotzen du gaixotasunei buruzko informazioa, eta soilik horietatik laurdenek aurkitzen dituzte datu «egokiak». Juan Diego Osakidetzako zuzendariak azaldu du osasun zerbitzuak bertako profesionalek baieztatutako informazioa eman dezakeela. Horri tira eginez ondu dute atal berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.