Johnson «oso ziur» dago 'brexit'-aren ituna onartzeko

Erresuma Batuko Komunen Ganberak gaur bozkatuko du lehen ministroaren eta Bruselaren arteko akordioa

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
LONDRES. Gaur goizean hasiko du Erresuma Batuko Komunen Ganberak brexit-aren akordioari buruzko eztabaida. Boris Johnson lehen ministroaren hitzaldi batekin hasiko da. Johnsonek atzo esan zuen «oso ziur» dagoela diputatuek onartu egingo dutela gobernuak eta EB Europako Batasunak egin duten akordioa.

Lehen ministroak «telefonoz hizketan» igaro zuen atzo «egun osoa», gaur beharrezkoak dituen 320 botoak segurtatzeko. Sammy Wilson Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionistak Komunen Ganberan duen bozeramaileak berretsi zuen aurka bozjatuko dutela, eta saiatuko zirela Johnsonen alderdikideak ere konbentzitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.