Ibarrangeluko sexu erasoengatik atxilotua, aske

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
GERNIKA-LUMO. Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen herenegun Gernika-Lumon (Bizkaia), emakume bat bortxatzea eta beste bati sexu erasoa egitea leporatuta. Epaileak aske uztea erabaki du, Europa Press agentziak jakinarazi duenez. Gizonak 25 urte ditu. Segurtasun Sailak azaldu duenez, bi erasoak herenegun goizaldean gertatu ziren, Ibarrangeluko ostatu batean. Bi emakumeak Elantxobeko jaietan izan ziren, eta Ibarrangelun pasa zuten gaua. Azaldu dutenez, beren baimenik gabe sartu zitzaien gizona gelan; bat bortxatu eta besteari ukituak egin zizkion. Ibarrangelun elkarretaratzea egin zuten atzo, gertatutakoa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.