Altsasuko gazteetako bi Euskal Herrira ekarriko dituzte

2018ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko (Nafarroa) gazteak Soto del Realgo espetxetik (Madril, espainia) Euskal Herriko espetxe batera ekarriko dituzte, BERRIAk jakin duenez. Altsasuko zortzi gazteri kartzela zigorra ezarri zieten aurtengo ekainaren 1ean, kaleko jantzitako bi guardia zibil eta haien bikotekideak jotzea leporatuta. 2016ko urriaren 15eko goizaldean liskarra izan zen gazteen eta guardia zibilen artean, taberna batean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen aretoko epaimahaiak 79 urteko kartzela ezarri zien guztira zortzi gazteei. Zortzietatik zazpi daude espetxean.

Espainiako Guardia Zibilak ekainaren 5ean atxilotu eta espetxeratu zituen Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola. Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno, berriz, espetxean daude 2016ko azarotik. Ainara Urkijori bi urteko kartzela zigorra jarri zioten, eta ez dago espetxeratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.