Kriaxera ahate arraza atxikitzeko eztabaida, aitzina

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
BAIONA. Kriaxera lekuko ahate arraza kontserbatzeko eztabaidak segitzen du laborantza eragileen eta Frantziako Estatuko zerbitzuen artean. Izan ere, hegazti gripea Ipar Euskal Herrira heldu zen urtarrilean. Zehazki, hilaren 25ean, Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) Lataillade familiaren etxaldean agertu zen H5N8 birusa. Bertan, kriaxera ahateak hazten dituzte, txitak eskualdeko ahate hazleei saltzeko. Birusaren agerraldiaren ondorioz, ordea, ahate guztiak hiltzeko agindua jaso zuten. ELB sindikatua ahate sanoak hiltzearen kontra agertu zen, 2017an bezala, horien ustez antigorputzak garatu baitituzte.

Herenegun, ELB eta beste hainbat eragile eta hautetsi Pirinio Atlantikoko prefetarekin bildu ziren. Hark gogorarazi zien osasun zerbitzuek arrautzak atxikitzea proposatu dutela, baina ahateak hiltzea ez zuten atzera bota. Negoziazioak segituko du, beraz. Ekainera arteko epea izango du ELBk, oraingoz, ez baita aski arrautzarik. Tarte horretan, ahateak sano direla frogatzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.