Errusiarentzat, «ezinezkoa» da Japoniarekin bakea adostea

Bi herrialdeak gerran daude Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Ozeano Bareko lau uharteren kontrolarengatik

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
MOSKU. Japoniak «Errusiaren kontrako norabidea» hartu du —besteak beste, zigorrak ezarrita—, eta horrek «ezinezko» bilakatzen du bi herrialdeen arteko bakea lortzea, Errusiako Atzerri ministrorde Andrei Rudenkok atzo argudiatu zuenez.

Ofizialki, Errusia eta Japonia gerran daude Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Ozeano Barearen iparraldean, Okhotskeko itsasoan, Kuriletako 56 uharteetako lauren kontrolagatik gatazka bat dutelako. «Oso argi dago ezinezkoa dela horrelako dokumentu [bake itun] baten sinadura eztabaidatzea, beste estatuaren jarrera hain desatsegina bada», esan zion Rudenkok TASS albiste agentziari.

Iragan martxoan bertan, Fumio Kishida Japoniako lehen ministroak iragarri zuen bere gobernuaren asmoa dela «Iparraldeko Lurraldeen» gaineko subiranotasuna berreskuratzea, hau da, hegoaldeko Kunaxir, Iturup, Xikotan eta Habomai uharteak bereganatzea, oraindik ere horien jabetza erreklamatzen baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.