Italiako lehen ministroak kargua utziko du gaur

2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
ERROMA. Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak dimisioa emango du gaur goizean, beste koalizio gobernu bat osatzeko. Contek atzo gauean jakinarazi zuen pausoa, eta Ministroen Kontseiluaren ostean joango da herrialdeko presidente Sergio Mattarellarengana, erabakiaren berri emateko. Hark emango dio, printzipioz, gobernu berri bat osatzeko agindua.

Lehen ministroak Matteo Renziren Italia Bizirik-ek sorturiko krisia gainditu zuen iragan astean, parlamentuko bi ganberen konfiantza bereganatuta, baina Senatuan gehiengo osoa eskuratu gabe. Hala, kontuan hartuta egungo gobernuak oinarri ahula duela, Contek koalizio sendo eta indartsuago bat osatu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.