AEBek urratsak egin nahi dituzte «bake akordioan»

Mike Pompeo. EVAN SCHNEIDER / EFE.
2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
TEL AVIV. AEBek urte hasieran aurkeztutako Bakerako ikuspegia egitasmoan aurrera egitearen alde agertu zen atzo Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkaria, Israelera egiten ari den bisita ofizialean. Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroarekin egindako agerraldian, baina, Pompeok ez zuen aipatu Zisjordaniako lurrak anexionatzeko Tel Aviven asmoa.

Israelera egindako sei orduko bisitan, bestelako gaiak izan zituzten hizpide Netanyahuk eta Pompeok. AEBetako Estatu idazkariak Iranen aurkako kanpainaren arrakasta nabarmendu zuen, nahiz eta ohartarazi «asko» falta dela egiteko. Netanyahuk, berriz, eskerrak eman zizkion Washingtoni duela bi urte 2015eko akordio nuklearretik ateratzea erabaki izanagatik, eta Teheranen eta «izuaren buruzagien» aurkako zigor ekonomikoak berriz ere indarrean jartzeagatik: «Iranek Ekialde Hurbilean eta Sirian duen eragina murrizteko elkarlanean jarraituko dugu aurrerantzean ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.