Erkorekak dio zabortegiek jarrera ona dutela

2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak esan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gainerako zabortegiek jarrera «ona eta eraikitzailea» dutela, Zaldibarko zabortegia erori ostean sortutako arazoa konpontzen laguntzeko: «Ez dut uste beharrezkoa izango denik hertsadura mekanismoak erabiltzea», erantsi du.

Izan ere, orain arte Zaldibarrera bidaltzen zituzten hondakinak nora eraman eztabaidagai bilakatu da azken egunotan. Erkorekak esan du Bizkaiko Foru Aldundiak ez diola uko egin lurralde horretako zabortegietan hondakin gehiago jasotzeari: «Nik behintzat ez dut horren berririk».

Gipuzkoako Foru Aldundiko eledun Eider Mendozak, berriz, atea zabaldu dio Epeleko zabortegian (Gipuzkoa) berriro hondakinak jasotzeko aukerari. 2018tik ez dute han zaborrik hartu, baina Mendozak uste du «beharrezkoak diren egokitzapenak egin ondoren» 350.000 metro kubo gehiago hartzeko moduan daudela. Debagoieneko Mankomunitateko presidente Maite Antonek esan du «datozen asteetan» hartuko dutela erabaki bat horren inguruan.

Gasteizko Gardelegiko zabortegia ere prest azaldu da hondakinak jasotzeko. Gasteizko Udalak eskatutako txosten teknikoaren arabera, 23.000 tona jaso ditzake, betiere «hondakin ez-arriskutsuenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.