Koronabirusa

Espetxeen kudeaketa salatu dute, COVID-19a dela eta

Egoera salatu eta neurriak eskatzeko manifestu bat sinatu dute Sarek, Etxerat-ek eta Arabako Salhaketak

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako kartzeletako kudeaketa salatu dute Sare Herritarrak, Etxerat-ek eta Arabako Salhaketak, COVID-19a dela eta. Joseba Azkarraga Sareko kideak adierazi duenez, hasieratik ari dira salatzen euskal presoek kartzeletan duten «egoera zaurgarria». Gogoratu du, besteak beste, espetxeetan ez dagoela egon daitezkeen kasuak artatzeko osasun sistema egokirik. Are, azaldu du hainbat direla adineko euskal presoak, eta horietako askok gaixotasun «larriak eta sendaezinak» dituztela. Nabarmendu duenez, «ehuneko handi batek» nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen ditu, eta baldintzapean aske egon beharko lirateke.

Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramailearen arabera, egoera honetan, espetxeetako kudeaketak euskal presoak ez ezik, bazter utzi ditu haien senideak ere.

Manifestu bat sinatu dute, salatzeko Espainiako kartzeletan ez direla aplikatu nazioarteko erakundeen gomendioak. Beraz, neurriak eskatu dituzte pandemia espetxeetan zabaldu ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.