Koronabirusa

Madrilek aztergai du dosien arteko tartea handitzea

2021eko apirilaren 20a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak txertaketa pauta aldatzea aztertuko du gaur. Lehen dosiaren eta bigarrenaren arteko denbora sei eta zortzi aste bitartean luzatzea proposatu dute; aldaketak 79 urtetik beherakoei eraginen lieke. Pertsona kalteberenak lehenestea lortu nahi dute horrela.

AstraZeneca txertoaren inguruan sorturiko nahasmendu betean, Gurutzetako Ospitaleak parte hartuko du haren gaineko ikerketan. Txerto horren lehen dosia hartu dutenei beste baten bigarren dosia jartzea eraginkorra den aztertuko dute. Bestalde, Janssenen txertoari dagokionez, EMA Sendagaien Europako Agentziak gaur emango du hari buruzko ebazpena; ebatziko du txertoaren behin-behineko etenaldia luzatu ala ez.

Osakidetza berriz hasi da 74 eta 79 urte artekoak txertatzera deitzen, SMS bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.