Erretiratutako irakasleen ordaina, «blokeatuta»

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Adostuz plataforman bildutako irakasle erretiratuek salatu dute EAJk eta PSE-EEk blokeatua» dietela euren erretiro aurreratua kobratzeko prozedura. Krisi ekonomikoa zela eta, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen erretiro aurreratuagatik irakasleoi 2012an pagatu beharreko kalte-ordainak. Maiatzean, Eusko Legebiltzarrak —EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PPren babesarekin— tramiterako onartu zuen ordainketa horiek egiteko lege proposamen bat, baina, ordutik, ez aurrera ez atzera dago egitasmoa. «Ezin dugu demostratu, baina uste dugu EAJ eta PSE nahita luzatzen ari direla tramitazioa, legegintzaldia agortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.