Villacampak ez ditu galdutzat jo Oroz eta Egurrola

Angel Villacampa. L. JAUREGIALTZO/ FOKU.
2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Angel Villacampa Athleticen emakumezkoen entrenatzaileak atzo egin zuen klubarekin kontratua denboraldi batez berritu ondorengo lehen agerraldia, telematikoa. Bolo-bolo dabil Maite Oroz eta Damaris Egurrola beste talde batera joango direla datorren sasoian, baina entrenatzaileak ez ditu galdutzat jotzen: «Ea denboraldi askotan jarraitzen duten gurekin. Badakit klubak asko egin duela bien alde». Ane Azkona, Oihana Hernandez eta Oihane Valdezate gazteak lehen taldean egonkortu izanari garrantzia eman zion, baita Erika Vazquezek jokatzen jarraitzeari ere: «Klonatu egin beharko genuke, zelaian eta zelaitik kanpo taldearentzat daukan garrantziagatik». Amaia Peña atezain fitxatu berriari laudorioak bota zizkion, eta aitortu zuen ez dakiela Vanesa Gimbert eta Amaiur Sarriegik taldean jarraitzeko erabakia hartuko duten. Iragarri zuen taldeak hiru bat astez entrenamenduak izango dituela udako oporren aurretik, eta ez zuen gezurtatu Real Madrilek bera fitxatu nahi izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.