Adinekoen zentro batzuen neurriez kexatu dira

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Adinekoen zentroetako egoiliarren familia ugari biltzen ditu Gipuzkoako Senideak elkarteak, eta ohartarazi du zahar etxe batzuk ez direla betetzen ari foru aldundiak osasun neurriak arintzeko ezarri berri duen protokoloa, eta, beraz, diputazioa «onartzen» ari dela «bere eskumeneko zentroetan oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzea». COVID-19aren hedapenaren datuak hobera egiten ari diren heinean, bisitetarako arauak malgutu dituzte adinekoen zentroetan, baina elkarteak diputazioari galdetu dio ea non hartuko duten aterpea eguraldi hotza edo euritsua egiten duen egunetan egoiliarrei bisitan joaten zaizkienean. Horregatik, aldundiari eskatu diote «alternatibak» emateko.

Gainera, kexu salatu dute protokolo hori egoiliarren eta senideen parte hartzerik gabe onartu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.