Horma irudi baten bidez omenduko dute Txillardegi

Txillardegi. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS.
2018ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea omentzeko horma irudi bat inauguratuko duteTxillardegi Udal Liburutegia taldeko kideek datorren astean. Hilaren 14an egin dute hitzordua, eguerdian, Donostiako Antigua auzoko Gaskuina plazan. Izan ere, han eraikita zegoen Txillardegi etxea, eta, antolatzaileen esanetan, «karga emozional handiko» ekitaldia osatuko dute. Mikel Herrero artista izango da lana egitearen arduraduna, baina ekitaldian Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozola idazleak ere hitza hartuko dute.

Idazlea hil zela sei urte beteko dira datorren astean, eta, ordutik, Donostiako Udal Liburutegiak Txillardegiren izena eraman dezala eskatu dute herri egitasmoko kideek. Taldeak dioenez ez dute erantzunik jaso, eta, irudiaren bidez, «merezitako omenaldi xumea» eskaini nahi diote. Gainera, Lorea Agirreren eta Alaitz Aizpuruaren mahai ingurua eta Fito Rodriguezek prestatutako hitzaldia ere jaso dute egitarauan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.