Estatutu berrian «malguagoak» izateko eskatu du Erkorekak

Berria -

2018ko abuztuak 12
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan du EAJk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean adostu duten estatus politiko berriaren oinarrien dokumentua lehen fase baten emaitza dela, eta aurrerantzean horrek bat egite zabalagoak beharko dituela. EH Bilduri eta orain artekoarekin bat egin ez dutenei —gobernuko kide diren PSE-EEkoei, bereziki— Erkorekak ohartarazi die «malguago» jokatu beharko dutela beren asmoetan. EAJkoak gogoratu du legealdi honetan estatus politikoa berritzea adostu zutela PSE-EErekin koalizio akordioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna