Koronabirusa munduan

Bolsonaroren aldeko eta aurkako manifestazioak

2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
BRASILIA. Koronabirus kasuak ugaritu eta ugaritu ari dira Brasilen, eta kutsatuen kurbak goranzko joeran segitzen du. Kezka horren erdian, Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen kudeaketaren aldeko eta kontrako protestak egin dituzte asteburuan.

Horrez gain, gobernuak kritikak jaso ditu kutsatuen berri emateko modua aldatzeagatik. Hain zuzen, hiru egunez jarraian inoiz baino heriotza gehiago izan ostean, ostiraletik aurrera datu ofizialak zabaltzeko metodologia berria onartu zuten, eta Osasun Ministerioak hiru orduz atzeratu du datuen hedapena, baita horiek bateratzeari utzi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.