Elia Vivianik bigarren aldiz irabazi du Espainiako Vueltan

Italiarrak Peter Sagani eta Giacomo Nizzolori hartu die aurrea esprintean. Simon Yatesek jarraitzen du lider

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Amorratuta zebilen Elia Viviani (Quick Step), Espainiako Vueltako etapak pasa eta pasa ari zirelako eta ez zuelako bildu esperotako uzta. Garaipen bat besterik ez zeukan, hirugarren etapan lortutakoa. Bada, atzo lasaitu zuen barrua, hamargarren etapa irabazi baitzuen. Nagusitasunez hartu zien aurrea Peter Sagani (Bora) eta Giacomo Nizzolori (Trek) azken esprintean. Jon Aberasturi (Murias) aurrean ibili zen berriro, eta lehen hamarren artean sailkatu zen, zortzigarren.

Sailkapen nagusian, Simon Yatesek (Mitchelton) jarraitzen du lider. Lasai antzean egin zuen atzoko etapa. Gaur, ordea, arriskutsua da, luzea eta gorabeheratsua baita Mombuey eta Luintra arteko bidea: 207,8 kilometro eta lau mendate, hirugarren mailako hiru eta bigarren mailako bi. Yatesek bertan lortu zuen lehen garaipen handia duela bi urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.