Baskoniak Belgraden jokatuko du gaur

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun

SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak gaur jokatuko du Euroligako hamahirugarren jardunaldiko partida, Belgraden, Izar Gorriaren aurka (19:00, Dazn). Neurketa zaila izango da Gasteizko taldearentzat. Batetik, Serbiako taldea bolada onean dago, irabazi egin baititu azken hiru partidak, Zalgiris, Valentzia eta Armani Milanen aurka, hurrenez hurren. Italiako taldeari bere kantxan nagusitu zitzaion, eta horrek agerian uzten du sasoi betean dagoela. Bolada on horri esker, jauzia eman du sailkapenean, eta hamargarren da, bost partida irabazi eta zazpi galduta. Bestetik, Izar Gorria etxean ariko da, 20.000 zaleren babesa duela. Lorenzo Brown, Billy Baron, Stratos Perperoglu eta James Gist dira bere jokalari garrantzitsuenak.

Gasteizko taldeak ere bost garaipen lortu ditu, baina kontrako bolada darama, galdu egin baititu azken bi lehiak, Panathinaikos eta Anadoluren aurka. Velimir Perasovicek Jayson Granger eta Patricio Garino soilik falta ditu. Argi du egitekoa: «Oldarkorrak izan behar dugu, eta konfiantzarekin aritu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.