441

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
LAN IKUSKARITZA

Iaz, sektorean 441 kasu ikertu zituen Lan eta Gizarte Segurantza ikuskaritzak: 322, tokian egindako bisita bidez; 133, hitzordu bidez; eta 59, espediente administratibo bidez —batzuetan ikerketa bakar batek bi ekintza behar izaten ditu—. 441 kasu ikertu zituzten, baina 845 egiaztapen egin zituzten, batik bat ikusteko ea langileak Gizarte Segurantzan izen emanda zeuden (625).

Emaitzak. 99 isun espediente ireki zituen: 72, langileak modu irregularrean kontratatzeagatik; hamazazpi, segurtasun baldintzak ez betetzeagatik; bi, lanaldia eta beste baldintzak ez betetzeagatik; lau, lan baimena ez edukitzeagatik; eta beste lau, oztopoak jartzeagatik ikuskaritzari. Egiaztatu zuen nagusiek 62 langile zituztela Gizarte Segurantzan izen eman gabe. Era berean, 76 kasutan, behin-behineko kontratuak finko egitera behartu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.