Otegi: «Harrerak beste era batera landu behar dira»

2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak euskal presoen harrerak beste era batera kudeatzeko proposamena egin du Radio Euskadin. Baina nabarmendu du kudeaketa horren barruan sartu behar dela «250 euskal presoen inguruan hitz egitea» ere. Ohartarazi du ezin dela debekatu harrerak egitea: «Jendeari debekatuko diogu erabakitzea nor besarkatu, nori eman musu, eta nori egin harrera?». Otegiren arabera, ongietorriak ez dira egiten «jendea iraintzeko». Eusko Jaurlaritzak «demagogia» egitea egotzi dio: «Intentsitate altuko demagogia egitea da besarkadaren eskubidea aldarrikatzea». Jaurlaritzak ohartarazi duenez, «publikoan erakuskeriaz aritzea»da arazoa, eta biktimen mina kontuan hartzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.