Marokok bi euskal herritar bota ditu Saharatik

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Kanporatu egin ditu Marokoko Poliziak Mendebaldeko Saharara joandako bi euskal herritar: Diana Pardo eta Maku Florentino. Saharari elkartasuna erakusteko bi elkartetan dihardute, eta bertan dituzten ezagunak bisitatzera joanak ziren Aaiunera; bisita «pribatua» zen. Ostegunean, ordea, bisitatu nahi zuten familietako batekin elkartu zirenean, Polizia berehala agertu zitzaien. Auto batean sartu, eta Agadirrera eramango zituztela esan zieten. Uko egin zioten bi andreek Poliziaren esana betetzeari, eta hautu bakar bat eman zieten ondoren; ostatu hartuta zuten hotelera joan eta lehen hegaldian alde egitea. Adierazi zieten ez zirela«ongi etorriak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.