Baskoniaren lana: gaur Valentzian irabazi, eta itxaron

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Euroligako final-laurdenetarako sailkatzeko lehian partida erabakigarria jokatuko du gaur Baskoniak Valentziaren kantxan (21:00, Dazn). Gasteiztarrek kosta ahala kosta irabazi behar dute. Hori egin ezean, aukerarik gabe geratuko dira. Hala ere, garaipena lortuta ere Baskoniak ez du ziurtatuta zortzi onenen artean sartzea. Horretarako, Real Madrilek galdu egin behar du gaur Fenerbahceren kantxan (19:45), edo Zenitek bihar etxean Maccabiren aurka (19:00) eta datorren astelehenean toki berean Panathinaikosen kontra.

Dusko Ivanovicek nahi baino buruhauste gehiago ditu: Jekiri min hartuta dago, eta Henry, kili-kolo, orkatilako minez. Ā«Azkeneraino borrokatuko ginela esan genuen, eta hemen gaude. Oso pozik nago jokalarien lanarekin. Pazientzia izan behar dugu lehian. Erasoan baliabide asko ditu ValentziakĀ».

Bestalde, Lara Gonzalez IDK-ko kapitainak taldea utziko du sasoi amaieran. Zortzi denboraldi egin ditu, eta 203 lehia jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.