Biktimen eta presoen auziak lantzera aholkatu du Powellek

Jonathan Powell. JON URBE / FOKU.
2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Aieteko Nazioarteko Konferentziako partaide eta zenbait bake prozesutan bitartekari aritutako Jonathan Powellek Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioko elkarrizketan esan du Euskal Herrian bake prozesua ez dela «amaitu», eta oraindik ere badagoela zereginik «benetako adiskidetzea» lortzeko: «Biktimen auzia eta presoena ere landu behar dira, eta hori beharrezkoa da aurrera egiteko».

Powellen ustez, minaren aitortza egitea garrantzitsua da bide horretan aurrera egiteko, baina «diskrezioz» landu beharreko gaiak dira, haren iritziz: «Barkamena adiskidetzearen puntu garrantzitsua da, baina ez duzu lortuko bozgorailuen diplomaziarekin. Isilpeko elkarrizketetan lortuko duzu, diskrezioz, bi aldeak sakon mintzen dituen gai bat baita», azaldu du.

«Justizia trantsizionalaz» ere mintzatu da Powell, eta Kolonbia eta Hegoafrika jarri ditu horren adibidetzat. Etengabe auzitara jotzearen bidea, berriz, ez du ontzat eman bitartekariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.