Ertzain bat epaitu dute, grafiti egile bat kolpatzeagatik

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko fiskaltzak hiru urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen atzo ertzain batentzat, Bergarako (Gipuzkoa) polizia etxean grafiti egile bati aurpegian linterna batekin jo eta zauriak eragiteagatik. Denbora tarte horretan ertzaina inhabilitatzeko ere eskatu du fiskalak, eta 4.500 euroko kalte-ordaina. Zaurituak, akusazio partikular gisa, bost urteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa eskatu ditu ertzainarentzat, eta 5.079 euroko kalte-ordaina. Defentsak absoluzioa galdegin du, emandako kolpea «istripuz» emana izan zela argudiatuta: «Autodefentsarako bat-bateko keinua izan zen».

2016ko martxoaren 13koak dira gertakariak, Efe agentziak fiskaltzaren txostena aipatuz aurreratu duenez. Ertzaintza Bergaran egindako grafiti batzuk ari zen ikertzen garai hartan, bi lagun atxilotu zituen kalean, eta komisariara eraman, diligentziak irekitzeko. Fiskaltzak txostenean dio itxaron gelan zeudela akusatuak biktimari esku bat jarri ziola kopetan eta burua bihurritzen saiatu zela. Ihes egiten saiatu zela hura, baina ertzainak eskuetan zuen linterna batekin kolpeak eman zizkiola aurpegian, eta ez zela gelditu, lankide bat gelan sartu zen arte. Zortzi puntu eman zizkioten bekainean. Fiskalak lesio delitua egotzi dio ertzainari, eta agintekeriaz aritzea ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.