Koalizio gobernurako lehen akordioa egin du Netanyahuk

Sionismo Erlijiosoa aliantza ultraeskuindarreko Ben-Gvir izango da Segurtasun Nazionalerako ministroa

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Israelgo Parlamenturako hauteskundeak irabazi ondoren, Benjamin Netanyahuri gobernua osatzeko eskatu dio Isaac Herzogek presidenteak, eta Likud eskuindarreko liderrak koalizio gobernurako aurreneko akordioa egin zuen, atzo: Sionismo Erlijiosoa aliantza ultraeskuindarreko Itamar Ben-Gvir izango da sortu berri duten Segurtasun Nazionalerako Ministerioaren burua.

Bere aginduetara izango ditu Israelgo Polizia indarrak eta Zisjordaniako mugako mugazainak. Ben-Gvirrek arabiarren aurkako diskurtsoa plazaratu izan du maiz, eta duela urte batzuk arrazakeria, bandalismoa eta «elkarte terroristari» laguntzea egotzita zigortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.