Talibanen buru politikoetako bat Kabulera iritsi da

2021eko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
KABUL. Abdul Ghani Baradar talibanen sortzaileetako bat Kabulera iritsi zen atzo, gobernua eratzeko elkarrizketetara batzeko. Beste lider talibanekin eta Koordinazio Batzordearekin biltzekoa da. Batzorde horretan daude Hamid Karzai Afganistango presidente ohia, Abdulah Abdulah presidenteorde ohia eta Gulbudin Hekmatyar Alderdi Islamistako burua.

Herenegun, Wahidullah Hashemi lider talibanak Gobernu Kontseilu bat eratzeko aukera aipatu zuen, eta Hibatullah Akhundzada liderra haren gainetik kokatzekoa. Baradarrek presidente kargua har dezakeela ere badiote zenbait hedabidek.

Bestalde, milaka lagun joan ziren atzo Kabulgo aireportura, herrialdetik ihes egiteko asmoz, eta horietako batzuk hil ere egin zirela zabaldu zuen Sky News telebista kateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.