Badoa Abelardo, eta badator Asier Garitano

Abelardoren agurra, atzo.
Abelardoren agurra, atzo. J. R. B. / EFE

Berria -

2019ko maiatzak 21
ALAVES. Abelardo Fernandezek atzo eman zuen agurreko prentsaurrekoa Alaveseko entrenatzaile moduan. Entrenatzaile espainiarrak azaldu zuenez, Gasteizko taldeak «ahal duen guztia» egin du hura konbentzitzeko, baina aspaldi erabaki zuen ez jarraitzea, «atseden hartu eta familiarekin egoteko garaia» dela deliberatuta.

Abelardok esker oneko hitzak baino ez zituen izan azken urte erdi pasatxoan ondoan izan dituenentzat. «Jokalariek nigan sinestu dute lehen unetik, eta denok norabide berean egin dugu arraun. Ametsa bizi izan dudala uste dut. Ohorea eta pribilegioa izan da ia bi sasoiz Alaves zuzentzea. Bihotzean eramango dut Alavesen armarria. Oso eskertua nago zaleei. Haiei esker, ezinezkoak ziruditen gauzengatik borrokatu gara. Oso gustura egon naiz Gasteizen. Familia bakarrik falta izan zait».

Abelardo badoa, eta ezusterik ezean, Asier Garitanok ordezkatuko du. Entrenatzaile bergararra talderik gabe dago joan den abenduaren 26an Realak kargutik kendu zuen arte. Garitanok hirugarren taldea izango luke Lehen Mailan, aurretik Leganes eta Reala zuzendu eta gero.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna