Iragarri dute Kraftwerk izango dela BIME Live jaialdiko lehen kartelburua

Kraftwerk taldearen emanaldi bat, iaz, Berlinen. HAYOUNG JEON / EFE.
2019ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
MUSIKA. Azaroaren 1ean eta 2an egingo dute BIME Live jaialdia, Barakaldoko BECen (Bizkaia). Zazpigarren urtea izango du, eta antolatzaileak jada hasiak dira jaialdian ariko diren taldeen izenak iragartzen. Besteak beste, lehen kartelburuarena eman dute: Kraftwerk. Alemaniako talde hori musika elektronikoaren aitzindarietako bat da, eta hiru dimentsioko «muntaketa ikusgarria» ekarriko du. Banpiro Maitaleak (Mursego eta Amorante), Aitor Etxebarria El Txef-A, Amaia, Carolina Durante eta Mark Lanegan Band ere jaialdian izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.