Artola-Aranguren lehian sartu dira bete-betean: 22-13

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
PILOTA. Artola-Arangurenek ez dute azken hitza esan binakakoan. 22-13 irabazi zieten atzo Peña II.ari-Albisuri Iruñean, eta, horri esker, hiru garaipen dituzte, Urrutikoetxea-Imazek bezala, baina lehia bat gehiago jokatuta —Olaizola II.a-Rezustaren aurka ariko dira bihar, Muskizen (Bizkaia)—. Seigarren dira sailkapenean, hots, kanporaketa jokatzeko postuetan. Atzoko garaipenak, gainera, konfiantza handia emango die. Ondo itzuli zen Artola, eta Arangurenek beste aurrerapauso bat eman zuen bere jardunean. Huts bakarra egin zuten; aurkariek, ordea, hamasei.

Gaur lehen bi sailkatuek jokatuko dute elkarren aurka Eibarren (Gipuzkoa): Elezkano II.a-Zabaleta, Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren kontra. Aurrenekoek zortzi garaipen dituzte, aurkariek baino bat gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.