Kontzentrazio esparruaren alde, «alarma gorria»

2022ko urriaren 29a
00:00
Entzun
IRUN. Irunen (Gipuzkoa) Pequeña Velocidadizeneko kontzentrazio esparrua zegoen tokia Oroimen Demokratikoaren Gunea izatea proposatu dioKepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Irungo Udalari. «Garapen urbanistikoaren» izenean hartu nahi diren hainbat erabakik bultzatuta adierazi nahi izan dute «alarma gorria». Izan ere, aditzera eman dutenez, 1936 eta 1942 artean Irunen martxan egon zen kontzentrazio esparrua «eraistea» da asmoa, eta ez daude konforme erabakiarekin. Gune hori Euskal Herrian «zutik» geratzen den kontzentrazio esparru bakarretako bat da, eta han gertatu zirenak oroitarazteko tokia izan behar duela uste dute. Esan dutenez, topaturiko erregistroen arabera, ia 4.000 pertsona igaro ziren bertatik. Ikerketa batzuek diote 98.000 pertsonak gurutzatu zutela muga bertatik.

Toki hori Oroimen Demokratikoaren gune izateko eskea gauzatzeko bidea Memoria Demokratikoaren 49. eta 50. artikuluetan dagoela adierazi dute, eta urratsa egin behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.